[index]
José Antonio Uriarte (1859)
San Pablo Apostoluaren Lenbiziko Karta Korintioarrai
1. Gizonen izkuntza guzietan, eta Aingeruenetan mintzatuko banintza ere, baña
ez banu karidaderik idukiko, ots egiten duen menast bat, edo dunduriatzen dan
eskilla bat izango nintzateke.
2. Eta idukiko banu profeziako doaia; eta misterio guztiak ezagutuko banitu;
eta jakinduria guztiakin argitua izango banintza; eta fede
guzia idukiko banu, alako moduan, non, mendiai toki batetikan bestera
alde eraziko banie, eta alaere karidaderik ez baneuka, utsa naiz.
3. Eta nik partituko banitu nere ondasun guztiak, beartsuai eta
eskaleai jaten emateko, eta emango banu nere gorputza suzko garretan
erazeki eta erretzeko, eta alaere karidaderik ez baneuka, guziak utsa
balio dit.
4. Karidadea sufritua da; gozoa eta ongigillea da. Karidadeak ez dauka
ondamurik, ez du ezerere egiten urduriz, ez ausarkeriarekin, ez da
urgullututzen.
5. Ez da andinaia, ez dabil bere gauzaen billan, ez da aserrekorra, ez
du iñorgatik gogorazio gaiztorik egiten.
6. Gaiztakerian ez da bozkariotzen, egian gozatzen da,
7. Guztia sufritzen du, projimuaren on guztia sinistzen du, guztia
itxedotzen du, eta guztia onean iragotzen du.
8. Karidadea ez da beñere utsean gelditzen, profeziak berriz bukatuko
dira, eta mingañak ixilduko dira; eta jakinduria desegingo da.
9. Zeren aldamen batetik ezagutzen degu, eta beste aldamen batetik
profetizatzen degu.
10. Etortzen danean berriz onosoa, utsean geldituko da aldamen batekoa dana.
11. Ala nik, aurra nintzanean, aurrak bezela itz egiten nuen;
jostaketan ari oi nintzan aurra bezela; nere iritziak ziran aurrarenak
bezelakoak; nere gogorazioak ziran aurrarenak bezelakoak. Baña gizon
egin nintzanean, aurraen gauzai utzi nien.
12. Ez degu orain Jaungoikoa ikusten izpillu batean bezela, eta irudi
illunen azpian baizik, baña orduan arpegiz arpegi ikusiko degu. Nik
orain ez det ezagutzen aldamen batetik baizik; baña orduan ezagutuko
det, ikusketa argi batean, ni ezagutua naizan bezela.
13. Orain gelditzen dira iru berturte oiek, fedea, itxedopena, eta
karidadea. Baña iruen arten andiena, karidadea da.
[index]