[index]
Johannes de Leizarraga (1571)
S. Pavl Apsotolvaren Corinthianoetaratco Epistola Lehena
13
1 Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi,
eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala
dindatzen duenaren pare.
2 Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta
scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta
charitateric eztudan, deus eznaiz.
3 Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubrén hatzeco, eta
baldin eman badeçat neure gorputza erre içateco, eta charitateric
eztudan, etzait deus probetchatzen.
4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac
eztu insolentiaric, eta ezta hancen:
5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta
despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:
6 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.
7 Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça
guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.
8 Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are prophetiác abolituren
dirade, eta lengoagéc fin harturen duté, eta scientiá abolituren
da.
9 Ecen partez eçagutzen dugu eta partez prophetizatzen.
10 Eta perfectionea ethorri datenean, orduan partez dena abolituren date.
11 Haourra nincenean, haour anço minço nincén, haour anço
iugeatzen nuen, haour anço pensatzen nuen: baina guiçon eguin
naicenean, abolitu vkan ditut haourtassuneco manerác.
12 Ecen orain mirail batez ikusten dugu ilhunqui: baina orduan beguithartez
beguitharte ikussiren dugu: orain eçagutzen dut partez, baina orduan
eçaguturen dut eçagutu-ere naicén beçala.
13 Bada orain badaude hirur gauça hauc, fedea, sperançá,
charitatea: baina hautarico handiena charitatea da.
[index]