[index]
biscaïen (1976)
Korinto'koai lenengo idaztia 13
1 Gizonen eta aingeruen berbeta guztiak jakiñarren be, maitasunik ez ba'neu,
kanpai-otsa edo arran-otsa lez izango nintzake.
2 Eta profeten ikusmena euki, ta ezkutapen eta jakiteko guztiak jakin, eta mendiak
leku batetik bestera aldatzeko aiñako sinismena eukiarren, maitasunik ez
ba'neu, ezer be ez nintzake;
3 eta nire ondasun guztiak banatu ba'nengiz eta nire gorputza sugarretan
jarri ba'nengi, baiña maitasunik ez ba'neu, ezetako be ez litzakit.
4 Maitasuna eroapen onekoa da, biozpera da. Maitasunak ez dau ikusi-eziñik,
ez dau aundi-usterik, ez arrokeririk,
5 ez asko-nairik; maitasuna ez da berekoi, ez da asarratzen; maitasunak ez dau
susmo txarrik egiten,
6 ez dau bidebagekeritan gogorik artzen, egian dau bere poza.
7 Guztia alde onera botaten dau, guztia sinisten dau, guztia itxaroten dau, guztia
eroaten dau ondo.
8 Maitasuna ez da iñoiz be igaroten; igarketak euren azkena dauke, izkuntzak
isildu egingo dira, jakintza be itzungi (atzamatu) egingo da.
9 Gure jakituria ta gure igarmena erdizkakoak dira.
10 Osotasuna etorri daitenean, erdizkakoa dana utsera joango da.
11 Ume nintzanean, ume-antzera egiten neban berba, ume-antzera uste izaten neban,
ume-antzera asmatzen neban. Baiña, gizon izatera eldu nintzanean, umekeriak
alde batera itzi nebazan.
12 Orain izpilluz eta illuntsu ikusten dogu, baiña orduan arpegiz-arpegi
ikusiko dogu. Orain erdizka ezagutzen dot; gero, barriz, neu ezagutzen nazanez
ezagutuko dot.
13 Orain irurok irauten dabe: sinismenak, itxaropenak eta maitasunak; baiña
eurotariko nagusiena, maitasuna.
[index]