[index]
Idazteuna Olabide (1958)
Korinto'koentzat lena

Maitasunaz

1 Gizonen ta aingeruen izketa orotaz egiñaŕen, maitasunik ez ba’nu, tupiki ozen ta txilin buŕunbaria bezela nintzake.

2 Ta igaŕmena eukiaŕen, ta izkutuki ta yakingaŕi guziak ezagunaŕen, ta mendiak aldatzeko bezain azkaŕa nere siñestea izanaŕen, maitasunik ez ba’nu, ezer ez nintzake.

3 Ta daukadan guzia landeŕei banatu ta nere soña eŕetzeko emanaŕen, maitasunik ez ba’nu, ezertarako ez litzaidake.

4 Maitasuna biotz-zabala da; maitasuna biotzbera da; maitasunak bekaitzik ez du, ez paŕasteririk, ez aŕokeririk;

5 eragabe ez da; ez da berekoi, ez sakeŕe, ez goganbeaŕti;

6 ez da okeŕkeriz pozten; egia, ordea, atsegin zayo;

7 dana onaŕtzen du, dana siñesten, dana itxoiten, dana yasaten.

8 Maitasunak ez du ok egiten. Igaŕmena, bai, aitu beaŕa da: izkuntzak, bai, isiliko dira, ta yakintza itzaliko da.

9 Akastunak bait-dira gure yakintza ta igaŕmena.

10 Osoa dana etoŕitakoan, ordea, akastunik ez dagoke.

11 Ume nintzanean, umeari dagokionez itz egin, umeari dagokionez uste, umeari dagokionez asmatzen nun. Gizondu orduko, beŕiz, umekeriak erantzi ditut.

12 Orain ispiłuz ta lañotartean ikusi egiten dugu; arâ ezkero, ordea, begiz-begi. Orain erdizka dazagut; arâ ezkero, ordea, ezagun naizan bezelaxe, dazaguket.

13 Orain irurok daude; siñeste, itxo ta maitasuna. Auetako nagusia, beŕiz, maitasuna.
[index]