[index]
soulétin (2002)
1 Korintoarrer 13
Maitarzünaren azalia
Orai biderik hoberena jakinarazi nahi deizüet
1 Gizakien eta aingürüen hizkuntzez mintzatürik ere, maitarzünik ez badüt,
metale soinülari eta txintxa herosti besterik ez niz.
2 Profezi dohaina ükenik ere, misterio güziak eta münduko jakintza güziak ezagütü
eta mendien leküz aldatzeko sinestea ükenik ere, maitarzünik ez badut, ez niz
deüs.
3 Düdan güzia behardünen artean partekatü eta ene korpitza erratzera emanik
ere, maitarzünik ez badüt, ez niz deüs.
4 Maitarzüna batikor eta bihozbera da; ez dü bekaixteriarik, ez handiusterik,
ez hühürik.
5 Ez da ahalkegabea, ez berekoia, ez kexazale; herrarik ez dü gogoan hartzen.
6 Züzengabekeriaz ez da bozten, egian bai bozten da.
7 Maitarzünak dena parkatzen dü, dena sinesten, dena egürükitzen, dena ontsa
egarten.
8 Maitarzüna ez da behin ere itzaltzen. Profezi dohaina itzaliko da, ele arrotzez
mintzatzea ürrentüko, jakitea ere ürrentüko.
9 Erdizkakoa beita orai gure jakitea, erdizkakoa gure profezia;
10 eta bete betekoa ardiestean, itzaliko da erdizkakoa.
11 Haur nintzanean, haur bezala mintzo nintzan, haur bezala gogozkatzen, haur
bezala argüdiatzen. Gizon egin nizanean; ützi dütüt haur gaüzak.
12 Orai dena ülün ikusten dügu, mirailean bezala; gero begiz begi ikusiko dügü;
orai erdizka ezagützen düt; gero oso osoan ezagütüko düt dena, Jinkoak ni ezagützen
naüan bezala.
13 Hiru gaüza badügü oraidanik, iraünkorrak direnak: sinestea, egürükantxa eta
maitarzüna; bena hiruetarik handiena maitarzüna da.
[index]